Euskaraz

Auzolanaren kultura

Egilea: Josone Mitxeltorena
Argitaletxe: Txalaparta

Auzolana antzinako garaietatik iritsi zaigun lan-sistema da, komunitate bateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta dagoena. Lan-sistema baino, herriak ekiteko, antolatzeko eta bere burua eratzeko duen modua da.
Azterketa historikoaren eta hausnarketaren bidez, liburu honek gure herrian auzolana zer izan den eta zer den azaldu nahi du. Euskal herri-izaeraren ondare gisa, duen balioa aitortu nahi dio, erlikia historikotzat hartu beharrean, orainaren lanabesa eta etorkizunaren giltza dela frogatuz.

 

Gezurra odoletan

Egilea: Axel luzarraga
Argitaletxe: Txalaparta

Internet bidez ezagutu duen Vero gaztearekin elkartzera joan da Jon Euskal Herritik Temukora. Oharkabean ia, neskaren lagun anarkisten bidez, maputxeek beren lurraren alde daramaten borrokan nahasten joango da eta, xalotasunez, blog batean idatziko ditu bere zalantza, irudipen eta kezka guztiak. Ez da konturatzen Txileko botereak bere inguruan anbizioaren eta errepresioaren amarauna josten daudela eta, erortzean, haren gezurrak ere jausiko direla.
Asel Luzarragak 2009an Txilen pairatu zuen poliziaren antolaketaren arrasto nabaria dauka nobela honek, mamian eta azalean. Orduan pairatu zituen gezurrek bultzatu dute idazlea pertsonaia hauen egia idaztera.

Deja un comentario